Gaur

joango naiz gimnasiora

Más deporte. Kirol Plus "txartel birtual" bat da, non udalerrien kirol zerbitzuetako abonatuek, programari atxikitutako beste udalerri batzuen kirol instalazioetara joan ahal diren.

Google Play App Store
  • Más deporte. Kirol Plus
  • Más deporte. Kirol Plus
  • Más deporte. Kirol Plus
  • Más deporte. Kirol Plus

Zer da

Kirola edonon!

Dohainik

Nafarroko gobernuak (Nafarroako Kirolaren Institutua) sustatutako proiektu bat da, atxikitako udalerrikin batera.

Zure mugikorrean

Txartel birtuala denez, APPa baino ez da instalatu behar, Google Play eta App Storen dago.

Abonamendu bakarra

Udalerri bakoitzeko abonatuak beste udalen kirol instalazioetara sartu ahalko dira, gastu gehigarririk barik, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera.

Más deporte. Kirol Plus

Helburuak

Más deporte. Kirol Plusren helburua da kirola sustatzea eta herritarrei egindako kirol eskaintza handitzea.

Udalerriak

Ribaforada, Fustiñana, Buñuel, Ablitas eta Cortes.

Instalazioak

Gaur egun, Más deporte. Kirol Plus 9 kirol instalaziotan erabil daiteke, kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne.

Zelan funtzionatzen du

Más deporte. Kirol Plus dohainik da erabiltzaile guztientzat. Internetera konexioa duen mugikor bat beharrezkoa da.

"Txartel birtual" hau erabiltzeko pausuak:

  • Mugikorrean Más deporte. Kirol Plus instalatu.
  • Erregistratu datu pertsonalak emanez, email helbidea eta NAN zenbakia, abonatua den instalazioaren izena adieraziz.
  • Esandako erakundea balioztatu ondoren eta notifikazioa jaso ostean, Más deporte. Kirol Plus erabil daiteke.
  • Kirol instalaziora sartzean, “txartel birtuala” eta NAN erakutsi behar da.
  • Instalazioaren langileak sarrera erregistratzen du, erabiltzailearen mugikorrean egiaztatze kodea sartuz eta sarrera emanez.

Atxikitako udalerriak

Gaur egun Nafarroan 5 udalerri daude proiektuari atxikita.

Ribaforada, Fustiñana, Buñuel, Ablitas eta Cortes.

Más deporte. Kirol Plus jarduerak

Más deporte. Kirol Plus-rekin zure kirol gustokoena egin ahal izango duzu atxikitako edozein udalerritan. 25 jarduera dituzu aukeran.

9

Instalazioak

25

Jarduera

1138

Erabiltzaile

Gurekin kontaktuan jar zaitezke:

info@masdeporte.kirol.plus

Ohiko galderak

  • Más deporte. Kirol Plus erabil dezaket ez badaukat mugikorrik?

    Bai. Más deporte. Kirol Plusri atxikitako udalerri bateko kirolen udal erakundeko kide bazara, sar zaitezke zure txartela eta NANa aurkeztuz.

  • Zein kirol instalaziotan erabil dezaket Más deporte. Kirol Plus?

    Oraingoz, Ribaforada, Fustiñana, Buñuel, Ablitas eta Cortesko udal instalazioetan. APPak zerrenda bat dauka instalazio eta jarduera guztiekin.

  • Más deporte. Kirol Plus erabil dezaket udal erakunde bateko abonatua ez banaiz?

    Ez. “txartel birtual” hau atxikitako udalerrietako udal erakundeetako abonatuentzat da.

  • Más deporte. Kirol Plus nahi dudan beste erabil dezaket?

    Bai. Ez dago mugarik.

  • Ordutegi berezi bat dago Más deporte. Kirol Plus erabiltzeko?

    Bai. Instalazio batzuek Más deporte. Kirol Plusrekin sartzeko ordutegia murrizten dute. APPak jarduera bakoitzerako ordutegiak zehazten ditu.

  • Zer egin dezaket pasahitza ahaztu bazait?

    Pasahitz berria ezar dezakezu APPko “pasahitza gogoratu” funtzionalitatea erabiliz. Arazoren bat izanez gero, harremanetan jar zaitezke gurekin info@masdeporte.kirol.plus mailaren bidez.

  • Ergistratu naiz, baina APPak ez nau “txartel birtuala” zabaltzen utzi, zer egin dezaket?

    Udal institutuak, erakundeak edo kirol zerbitzuak zure erregistro eskaera baliozkotu arte itxaron behar duzu. Jakinarazpen bat jasoko duzu.

  • Abonatua naiz, baina APPan erregistratzean, jakinarazpen bat jaso dut, nire eskaera baliozkoa ez dela jakinaraziz. Zer egin dezaket?

    Jar zaitez harremanetan udal institutu, erakunde edo kirol zerbitzuarekin. APPan, instalazioen fitxan, harremanetan jartzeko datu guztiak dituzu.

  • Udalerri baten ordezkari bat naiz, zer egin behar dut proiektuari atxikitzeko?

    Gurekin kontaktuan jar zaitezke info@masdeporte.kirol.plus mailaren bidez.